Uther eta Annees Zero taldeen emanaldia, Putzuzulon

Zarauzko Hitza 2018ko apirilaren 18a

 

Igande honetan bi taldek kontzertua emango dute Putzuzulo gaztetxean. Uther eta Annees Zero taldeak ariko dira zuzenean, 21:00etatik aurrera. Argitu orduko iluna lana argitaratu berri du Uther taldeak, «non kanta azkarrak, zuzenak topa daitezkeen, metal ukitu batekin». Annees Zero, berriz, Lille (Frantzia) aldetik dator. Musikalki, hardcore doinuak jorratzen dituzte.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide