Komentuaz bilera irekia egingo du EH Bilduk, Vista Alegren

Zarauzko Hitza 2018ko apirilaren 17a

Santa Klara komentuaren etorkizunaz bilera irekiak egiten aritu da EH Bildu herritarrekin, baina Vista Alegreko bizilagunekin jarri zituzten bi hitzorduak bertan behera utzi behar izan zituzten. Hori dela eta, prozesu parte hartzailea ixteko, bihar (apirilak18) egingo dute Vista Alegreko bilera, auzo elkartean, 19:00etan hasita.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide