Manu Arregiren hitzaldiarekin abiatuko dute Astronomia Astea

Zarauzko Hitza 2018ko apirilaren 17a

Arkamurka Natura Elkarteak antolatuta, XX. Astronomia Astea egingo dute gaurtik hasi eta larunbata bitartean. Ohi bezala, hitzaldiek eta behaketek osatuko dute egitaraua, eta lehen saioa gaur arratsaldean izango da. Astronomia ikasiz, fakenews-en bidez hitzaldia eskainiko du Manu Arregi Ilatargi Astronomia Taldeko kideak, 20:15ean, Arkamurkaren aretoan.

Hitzaldiaren nondik norakoa hauxe da, Arkamurkak bere blogean azaldu duenez: "Astronomia zaleok amorru handiz hartzen ditugu astronomiaren inguruko albiste faltsuak zabaltzen direnean. Gauza txarra da, berez, horien bidez gizartean idea oker ugari finkatzen joaten direlako. Baina baikorra izanik, badu alde ona. Alde batetik, astronomiari buruz hitzegiten delako eta, bestalde, aitzakia ematen digulako, zientzia zaleoi, kale dibulgazioa egiteko".

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide