Zarauzko kirol klubei eta elkarteei diru laguntzak emateko deialdia zabaldu du Udalak

Zarauzko Hitza 2018ko apirilaren 16a

Gaur argitaratu da deialdia GAO Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta hilabeteko epea egongo da eskaerak egiteko.

Diru laguntzak eskatu nahi dituzten kirol klub eta elkarteek hilabeteko epea dute Zarauzko udaletxera jotzeko. Eskaerak, behar bezala beteta, udale­txe­ko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira hogeita hamar eguneko epean, dagokion deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik konta­tzen hasita; alegia, bihartik hasita.

Bete beharreko baldintza guztiak GAOren esteka honetan daude.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide