Haien hitzetan, ongizate estatuaren funtsezko oinarrietako bat da pentsio sistema. Pentsio publikoen etorkizuna bermatzeko, besteak beste, bankuei zerga bat ezartzea proposatu du PSE-EEk. Bestetik, aste honetan bertan Eusko Legebiltzarrean pentsioen eta KPIaren igoera ahalbidetzen duen ebazpen baten alde egin dutela adierazi du. Horregatik guztiagatik, afiliatu, jarraitzaile eta zarauztarrei biharko mobilizazioan parte hartzeko dei egin diete.