Punk doinuak izango dira nagusi igandean, Putzuzulon

Zarauzko Hitza 2018ko apirilaren 13a

 

Zaratazarautzek eta Arraio irratiak antolatuta,  kontzertu emanaldiak izango dira igande honetan Putzuzulo gaztetxean. Bertan, ondorengo hiru musika talde hauek ariko dira zuzenean: Managaitz (Zarautz), Arrotzak (Getaria) eta Silent Era (Oakland, AEB), hain zuzen ere. Oro har, punk doinu melodikoak eta ilunak jorratzen dituzte hirurek. Kontzertuekin 20:00 aldera hasiko dira.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide