Mundu osoko sagardogileek hartu zuten parte Nazioarteko Sagardo Lehiaketan. Sagardo ekoizleak hainbat kategoritan lehiatu ziren: Sagardo Natural Asturiarra, Sagardo Tradizional Frantsesa, etab.
Izeta sagardotegiak bigarren saria eskuratu zuen Euskal Herrian Ekoiztutako Sagardoa kategorian, eta orain jaso dute irudiko garaikurra.