EFE agentziak jakitera eman duenez, zazpi urteko espetxe zigorra ezarri dio Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak gazte bati, 2015eko San Pelaio festetan izandako bortxaketa batengatik. Auzitegiak sinesgarritasun osoa eman dio biktimaren testigantzari, eta epaiaren hitzetan, "neskak, bere deklarazioan emandako bertsioa berretsi dute frogek", esaterako, ahozko epaiketan lekukoek egindako adierazpenek.
Gertakariak ekainaren 28ko goizaldean gertatu ziren, akusatuaren eta biktimaren lagun baten etxean. Zigortua aurretik herritik ibili zen eta alkohola eta narkotikoak hartu zituen.
Zazpi urteko espetxe zigorraz eta hamar urteko urruntze aginduaz gain, 30.000 euroko kalte-ordaina ordaindu beharko dio erasotzaileak biktimari, eta zigorra bete ondoren, zaintzapeko askatasunean bost urte emango ditu. Defentsako iturriek azaldu dutenez, datozen egunetan epaiari kasazio-helegitea aurkezteko aurkezteko asmoa dute Auzitegi Gorenaren aurrean.