Jubenil mutilek azken proba irabazita amaitu dute Gipuzkoako Batel Liga. Atzo Getarian jokatu zen azken jardunaldia, eta hainbat mailatako batelak aritu ziren lehian.
Zarauztarrei dagokienez, sailkapen nagusian jubenil mutilak bigarren gelditu dira, gizonezko seniorrak hirugarren izan dira, promesa neskak zazpigarren, eta kadete mutilak bederatzigarren (Zarautz A) eta hemezortzigarren (Zarautz B).