7:30ean irtengo dira Agoüeseneko biribilgunetik, eta goiz buelta egingo dute Idiazabalgo gaztaren ibilbidearen bigarren txangoa eginez. Bost ordu inguruko ibilbidea izango da, eta 13 kilometo izango ditu.
Mirandaolatik abiatuko dira, eta Urola ibaiari jarraituko diote Brinkolara iritsi arte. GR markak jarraituz, asfaltoaren gainetik Barrendiolako urtegira iritsiko dira, handik Kataberako bordetara joateko. Handik, Biozkorna lepora igoko dira, azkenik, Arantzazura jaisteko, Duruko bordak zeharkatuz.