Pro Zarautz 2018

Aranburuk eta Collazok ez dute aurrera egin eta Yeregik bai

Zarauzko Hitza 2018ko api. 7a, 10:36

Hodei Collazo. (Poullenot/WSF)

Hodei Collazok, Aritz Aranburuk eta Gony Zubizarretak (iazko txapelduna) ez dute final laurdenak jokatzeko txartela eskuratu. Bai ordea, Imanol Yeregik. Zumaiarra bigarren postuan sailkatu da Aritz Aranbururekin lehiatu duen mangan, eta zarauztarrak ezin izan ditu Yeregi eta Gundesen garaitu.

8:00etarako deituta zeuden gizonezkoak, atzo bertan behera utzi zuten bosgarren txanda jokatzeko. Sailkatutako hamasei surflari lehiatu dira guztira, lau mangatan. Bi zarauztarrek ezin izan dute final laurdenetarako txartela lortu. Collazo Couzinet eta Romerorek atzetik gelditu da bere mangan, eta Aranburuk baino puntuazio hobea lortu dute Yeregik eta Gundesenek. Gizonezkoen final laurdenetan, beraz, Imanol Yeregi zumaiarra izango da eskualdeko surflari bakarra.

Emakumeei dagokienez, gizonezkoen bosgarren txanda amaitu bezain laster hasi dira final laurdenak jokatzen. Manga bakarra jokatu dute oraingoz, eta bertan, joan den urteko txapelduna, Carol Henrique portugaldarra, kanporatu du Pauline Ado frantziarrak. Lehia zuzenean jarraitu daiteke WSLren webgunean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide