Pro Zarautz 2018

Irudietan: Surf Txapelketaren ongi etorria ospatu dute Golfean

Zarauzko hitza

Pro Surf Txapelketari ongi etorria egin zieten atzo Zarauzko Golf klubean. 19:00etan hasita, bertan elkartu ziren txapelketaren arduradunak, antolatzaileak, babesleak eta beste hainbat eta hainbat gonbidatu.

19:30ean hasi zen Maite Eskarmendik gidatutako aurkezpena, eta bertan, aurreko urteko Txapelketako hainbat proiekzio ikusteko eta zenbait ordezkariren hitzak entzuteko aukera izan zuten bertaratu zirenek. Horrez gain, beste hainbat film labur proiektatu zituzten, eta Kutxakutur modaren desfileaz eta Kissing roomaz gotzatzeko ere izan zen. Amaitzeko, Iban Mato DJak izan zuen festa girotzeko ardura.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide