20 minutuko talde berriak abian dira Aritzbatalde kiroldegian. Saio hauek urtarrilean jarri ziren martxan, eta izandako arrakasta ikusita, saio berriak prestatu dituzte datozen hilabeteetarako. Tailer hauek kiroldegiko fitness aretoan burutzen dira monitore aditu batekin, eta beraien helburu nagusiak kiroldegiko bazkideek fitness aretoko makina eta materialari probetxu handiagoa ateratzea, minik hartu gabe ariketa fisikoa egitea eta aretoko giroa sustatzea dira.
Core, HIIT, lan posturala, teknika eta abdominal tailerrak doan izango dira, baina plazak mugatuak direnez, harreran eman beharko dute izena saioetan parte hartzeko interesa duten bazkideek kirola@zarautz.eus helbide elektronikora idatzi edo 943 005 123 telefono zenbakira deitu dezakete.
Haur igeriketa ikastaroak
Honez gain, Aritzbatalde kiroldegitik jakinarazi dutenez, apirilaren 9an hasiko da haurren igeriketa ikastaroen hirugarren hiruhilabetea eta oraindik plaza libreak daude zenbait mailatan. Aurreko ikastaroetan bezala, kiroldegiko harreran eman daiteke izena, eta informazio gehiago nahi izanez gero, kirola@zarautz.eus helbide elektronikora idatzi edo 943 005 123 telefono zenbakira deitu daiteke.