Apirilaren 8an jokatuko dute Zelai Ondoko bolatokian Gipuzkoako bola eta toka txapelketako lehen jardunaldia. Guztira, hirurogei bolari inguru elkartzea espero dute. Goizez zein arratsaldez jokatuko dira txapelketak, 9:00etatik 11:00tara, eta 16:00tatik 17:00etara.