Maitzaren 1ean egingo dute Zarauzko Bi Harri Txapelketa

Zarauzko Hitza 2018ko apirilaren 2a

(Onintza Lete Arrieta)

Bi harri irregular izango dira protagonistak: 121 kiloko Mollarri harria eta 118 kiloko Jai Txiki harria. 

Kartelak kalean daude jada, eta Joxe Ramon Izeta II.ak berak erakutsi zizkion HITZAri Zarauzko Garagardo Azokaren lehen egunean, berari omenaldia egin aurreko minutuetan.

Zarauzko Bi Harri Txapelketa maiatzaren 1ean egingo dute aurten. Lehia Aritzbatalde pilotalekuan izango da, 18:00etan hasita. Ikusi nahi duenak, sarrera 10 euroan eskuratu ahalko du.

Txapelketaren eguna gerturatu ahala emango dugu informazio zehatzagoa.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide