Inaxio eta Joxe Mari nagusitu ziren atzo hiru usteletara jokatutako Mus Txapelketa Azkarrean. Txapelaz eta diru sariaz gain, garagardo mordoa eskuratu zuten: euren altura adina Heineken garagardo kaxa, hain zuzen. Antolatzaileak gustura dira, "inoizko giro onena eta parte hartzaile gehiena izan baititu txapelketak".