Kaskagorri konpartsako hainbat lagun atzo iritsi ziren Zarautzera, oinez 25 kilometro eginda. Gaua Putzuzulo gaztetxean pasa dute, eta Donostian egingo dute hurrengo geldialdia. Gazte Akelarrea izango da Oiartzunen datozen egunetan, eta hara joango dira Kaskamartxakoak eta baita Zarauzko hainbat gazte ere.