Zortzi sektoretan banatuta lehiatuko dira apirilaren 13tik 15era eskubaloiko jubenil mailako neskak zein mutilak. Guztira, 32 talde nesketan, eta beste 32 mutiletan, Estatuko Txapelketa irabazteko lehian. Nesken kasuan, zortzi sektore horietako bat Zarautzen egongo da, eta bestea Zumaian.
Etxean lehiatuko dira, beraz, Aialakoak. Hiru talderen kontra ariko dira Aritzbatalde kiroldegian: Ángel Óptico Varilux Zamora, Balonmano Roquetas eta Puerto del Carmen.
Zarauzko mutilak, berriz, Madrilen lehiatuko dira, Pinto herrian. Gran Camping Zarautzen aurkariak izango dira hauek: Ikasa Madrid, Balonmano Montequinto eta Pozuelo de Calatrava.
Espainiako Eskubaloi Federazioak jakinarazi duenez, finalak maiatzean izango dira.