Aste Santuak egun bereziak dira Elizarentzat, eta urtero bezala, aurten ere hainbat elizkizun eta ekitaldi berezi izango dira herrietan.
Zarautzen, gurutze bidea egingo dute bihar, Ostiral Santu egunaren harira. 10:00etan jarri dute hitzordua Frantziskotarren elizan. Ordubete beranduago bilduko dira, berriz, 11:00etan, Andre Maria Zeruratzearen parrokian eta San Pelaio elizan.
Egun hauetako elizkizun eta ekitaldiei buruzko informazio zehatza hemen dago bilduta.