Larunbat honetan, martxoak 31, Zarauzko Futbol 7 Txapelketa jokatuko dute. La Salleren instalazioetan izango da, eta lehiaketa 09:00etan hasiko da.
Izena bezperara arte emateko aukera izango dute taldeek, hau da, martxoak 30, ostiralera arte. Parte hartzea 70 euro kostako da taldeko, eta 634-466 280 telefono zenbakira whatsapp mezua bidali behar da.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, sariak egongo dira txapeldunarentzat eta txapeldunordearentzat: 100 euro, afaria eta kopa aurrenekoarentzat, eta afaria eta kopa bigarrenarentzat. Horrez gain, bi lagunentzako afaria zozkatuko dute.