Aberri Egunaren harira, Zarauzko EAJren oharra

Zarauzko Hitza 2018ko martxoaren 27a

Apirilaren 1ean ospatuko da aurtengo Aberri Eguna, eta EAJk Zarauzko hildako militanteak gogoratuko ditu egun horretako meza nagusian. Batzokian hamaiketakoa egingo dute ondoren alderdikideekin eta gerturatzen diren herritarrekin, eta 13:30ean ikurrinaren aurrean abesteko elkartuko dira.

Aberri Eguna ospatuko da Pazko Igandean, apirilaren 1ean, eta hori dela eta, Zarauzko EAJk oharra kaleratu du. Herritarrei jakinarazi nahi die Zarautzen zer egitarau prestatu duten. Aurrena, 11.00etan Santa Maria La Real parrokian ospatuko den Meza Nagusian, Zarautzen zendutako EAJ-PNVko alderdikideak gogora ekarriko dituztel.

Ondoren, Batzokian hamaiketako bat eskainiko zaie alderdikide eta gerturatutako guztiei, eta 13:30ak aldean,  Gora ta Gora Euskadi abesteko elkartuko dira ikurrinaren aurrean.

Bestalde, eskaera bat ere egin dute: "Abertzale guztiak gonbidatzen ditugu euren etxeetako balkoietan ikurrina zintzilikatzera, zeina Eusko Aberriaren ikur nagusi den, euskaldunontzat hain garrantzitsua den egun hau ospatzeko asmoz".

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide