Gran Camping Zarautz Euskadiko txapeldun izan da eta Aiala ZKE txapeldunorde

Zarauzko Hitza 2018ko martxoaren 25a

Aiala ZKE txapeldunorde izan da (Hitza).

Jubenil mailako Euskadiko Txapelketako Lauko Finala jokatzen aritu dira hiru egunez, eta Zarauzko Eskubaloiko nesken eta mutilen taldeek sekulako maila erakutsi dute.

Emakumeen finala Zarautzen jokatu dute, Aritzbatalde kiroldegian, eta Tecnifuelle Elgoibar izan da garaile, hiru partidak irabazita. Bigarren postuan bukatu du Aiala ZKE taldeak, bi partida irabazita. Hain justu ere, bigarren eta hirugarren postuak erabakitzeko lehia izan du gaur eguerdian, Zumaiako Ttakun taberna Pulpo taldearen aurka: norgehiagoka parekatu izan da, nahiz eta zarauztarra atzetik joan diren lehen zatian, baina azkenean 21-23koarekin nagusitu dira; sekulako giroa egon da harmailetan, gainera. Hori horrela, Pulpok hirugarren postuan amaitu du, eta Bera Bera laugarrena izan da sailkapen orokorrean.

Martxoak 23, ostirala
Tecnifuelle Elgoibar - Ttakun taberna Pulpo 21-20
Lacturale Bera Bera - Aiala ZKE 21-26

Martxoak 24, larunbata
Ttakun taberna Pulpo - Lacturale Bera Bera 27-26
Tecnifuelle Elgoibar - Aiala ZKE 25-16

Martxoak 25, igandea
Lacturale Bera Bera - Tecnifuelle Elgoibar 21-25
Aiala ZKE - Ttakun taberna Pulpo 23-21

Gizonezkoetan txapeldun

Gizonezkoen Lauko Finala Urdulizen jokatu dute, eta Gran Camping Zarautz izan da txapeldun. Hiru aurkariei irabazi die fasean: lehen egunean, Urduliz hartu zuen mendean, gol bateko aldearekin; atzo, 17-23 nagusitu zen Elgoibarren aurka; eta gaur 22-18koarekin garatu du Bidasoa Irun taldea. Txapeldunorde Urduliz izan da, Elgoibar hirugarrena eta Bidasoa Irun laugarrena.

Martxoak 23, ostirala
Bidasoa Irun - Deca Elgoibar 20-22
Gran Camping Zarautz ZKE - BM Urduliz Diver Parke 27-26

Martxoak 24, larunbata
Deca Elgoibar - Gran Camping Zarautz ZKE 17-23
Bidasoa Irun - BM Urduliz Diver Parke 23-25

Martxoak 25, igandea
Gran Camping Zarautz ZKE - Bidasoa Irun 22-18
BM Urduliz Diver Parke - Deca Elgoibar 28-25

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide