Atzo hasita, jubenil mailako Euskadiko Txapelketaren Lauko Finalak jokatzen ari dira asteburu honetan; emakumezkoena Zarautzen eta gizonezkoena Urdulizen. Emakumezkoek jada bi partida jokatu dituzte, eta Tecnifuelle Elgoibar doa une honetan buruan biak irabazita: atzo, 21-20 egin zuen Ttakun taberna Pulporen aurka, eta gaur 25-16 egin dute Aiala ZKEren aurka.
Etxeko taldeak gogor ekin zio finalari, atzo Lacturale Bera Bera 21-26koarekin menderatu ondoren. Gaur, ordea, Elgoibar indartsu eta konfiantzaz betea izan du aurre aurre, eta ezin izan dio irabazi. Pulpok, berriz, gol bateko aldearekin galdu zuen ostiralean Elgoibarren aurka, eta gaur alde berarekin irabazi dio Bera Berari, 27-26koarekin.
Bihar izango da finaleko hirugarren eta azken eguna, eta hauek izango dira norgehiagokak: 10:30ean, Lacturale Bera Bera eta Tecnifuelle Elgoibar, eta 12:30ean, Aiala ZKE eta Ttakun taberna Pulpo.
Gizonezkoei dagokionez, jardunaldi bakarra jokatu dute oraingoz, atzokoa. Gran Camping Zarautzek 27-26koarekin irabazi zion Urdulizi, eta gaur, 18:30etik aurrera, Deca Elgoibar izango du aurrez aurre; elgoibartarrek Bidasoa Irun garaitu zuen, 20-22koarekin.