Alebin eta infantilen futbol txapelketak jokatuko dituzte martxoaren 30ean eta 31n

Zarauzko Hitza 2018ko martxoaren 25a

Iazko Gonzalo Urquia Txapelketako irudia bat (AIora LarraƱaga Solaberrieta).

ZKEko Futbol Sailak antolatuta, alebin mutilen XIV. Jose Angel Iribar Txapelketa, infantil nesken I. Emakumezkoen Txapelketa eta infantil mutilen XXII. Gonzalo Urquia Txapelketa jokatuko dituzte martxoaren 30ean eta 31n, Astiko futbol zelaian.

Orain arte mutilei zuzendutako txapelketak jokatzen ziren, eta aurten, berrikuntza gisara, neskek ere beren txapelketa izango dute. ZKEko Futbol Sailetik adierazi dutenez, "bada, zorionez, errealitate hori aldatzeko garaia iritsi da! Hemendik aurrera, neskek ere beren txapelketaz gozatzeko aukera izango dute!".

Alebin mutilen XIV. Jose Angel Iribar Txapelketa
Martxoaren 30ean, ostiralean, 09:30ean hasita.
Guztira, 16 taldek hartuko dute parte: Alsasua, Aretxabaleta, Arnedo, Athletic Club, Aurrera Ondarroa, Danena, Euskalduna, Lekeitio, Ordizia, Orioko, Reala, Tolosa, Urola, Zarautz A, Zarautz B eta Zumaiako.

Infantil nesken I. Emakumezkoen Txapelketa
Martxoaren 30ean, ostiralean, 15:30ean hasita.
Guztira, 8 taldek hartuko dute parte: Anaitasuna, Goierri Gorri, Euskaduna, Hernani, Mariño, Zarautz A eta Zarautz B.

Infantil mutilen XXII. Gonzalo Urquia Txapelketa
Martxoaren 31n, ostiralean, 09:30ean hasita.
Guztira, 12 taldek hartuko dute parte: Anaitasuna, Lekeitio, Lengokoak, Orioko, Reala, Zarautz A, Zarautz B eta Zumaiako.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide