Bordeleko ikasleekin elkartrukea egin dute Sabatore Mitxelena ikastolako ikasleek

Zarauzko Hitza 2018ko martxoaren 23a

Salbatore Mitxelenako ikasleek Bordeleko Castillon-la-Bataille herriko Collège Aliénor d'Aquitania ikastetxeko ikasleak izan dituzte euren etxeetan egunotan. Guztira, 32 ikasle eta 3 irakasle etorri dira, eta 7 egun igaro dituzte Zarautzen, bertako ikasleen familiekin elkarbizitzen. Apirilaren 20tik 26ra, bertako ikasleak Bordelera joango dira, elkartrukearen bigarren zatia burutzeko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide