Ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lankidetza egitasmoak sustatzeko diru laguntzak

Zarauzko Hitza 2018ko martxoaren 20a

Igor Iturain, Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakaria. (UKUE)

Urola Kostako Udal elkarteak diru-laguntza deialdia egin du, guztira, 305.000 euro emango dituzte. 2018ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra burututako jarduerei eskainiko zaie laguntza, ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lankidetza egitasmoak sustatzeko helburuarekin.

2017an egin zuen bezala, ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lankidetza egitasmoak sustatzeko diru-laguntzak eskainiko ditu Urola Kostako Udal Elkarteak. 2018ko deialdia eta oinarriak Udal Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak martxoaren 15ean onartu zituen eta laster argitaratukodira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Lau diru-laguntza lerro ditu deialdiak. Oinarriak, deialdiaren ezaugarriak, eskabidea egiteko eredua eta bestelako argibideak Urola Kostako Udal Elkartearen webgunean daude irakurgai. Bestelako informazioa jasotzeko, mezu bat bidali enpresa@urolakosta.eus helbidera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide