Imanol Alguacilek zuzenduko du Realeko gizonen lehen taldea

Zarauzko Hitza 2018ko martxoaren 19a

Imanol Alguacil, ZKE futboleko entrenatzaile zela (@Zarauzkofutbola).

Atzo, igandea, jakinarazi zuen Realak Eusebio Sacristan entrenatzailea kargutik kendu zuela, eta haren ordez Imanol Alguacil oriotarrak zuzenduko zuela taldea. 2014ko azaroaz geroztik Reala B entrenatzen aritu da Alguacil, eta Realaren lehen taldean jokatutakoa da zazpi denboralditan. Zarautz Kirol Elkarteko futbol ataleko entrenatzailea ere izan zen, eta futbol atalak zorterik onena opatu dio Twitter bidez, "gizon apala eta langilea" dela nabarmenduz.

Aurkezpen ofiziala 18:30ean izango da, Anoetan, eta Realak zuzenean emango du bere webgunean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide