Zuhaitz berriak landatuko dituzte herri osoan zehar

Zarauzko Hitza 2018ko martxoaren 16a

Brigadako langileak zuhaitzekin lanean. (Zarauzko Udala)

Ikerketa baten ondorioz, erortzear zeuden zuhaitzak kendu zituzten aurreko irailean. Orain, zuhaitz horiek ordezkatzeko lanetan dabiltza.

Herri osoan zehar landatuko dituzte Udaleko langileek zuhaitz berriak. Gabriel Iguiñiz adituak eginiko ikerketa baten ondorioz, erortzear zeuden zuhaitzak kentzeko gomendatu zion Udalari joan den irailean. Orain, martxoan, lorezaintzako brigadak 48 zuhaitz berri landatuko ditu. Orokieta eskolaren atzean dagoen bidegorriaren ondoan, Maria Etxetxiki kalean, Aritzbatalde plazan, Vista Alegren, Salbiden eta Lizardi, Aitze, Klabelinsoro, Herrikosoro eta Urdaneta kaleetan izango dira berrikuntzak. Horietako batzuetan, hainbat espezie berri landatuko dira, hala nola, pagondoa, astigarra, urkia, likidanbarra... Espezie berriak erosi eta lanak egiteko 5.755 euroko aurrekontua izango dute. 

Bestalde, zuhaitz arriskutsu batzuetan oraindik lan batzuk egitea falta da; hau dela eta, suhiltzaileak eta brigadak Zarauzko hainbat lekutan erortzeko zorian dauden adar altuetan lanean arituko dira.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide