Plaieroetako partidak jokatuko dituzte asteburuan

Zarauzko Hitza 2018ko martxoaren 15a

Aurreko jardunaldiko plaieroetako partida bat (Aritz Mutiozabal)

Hondartzako Futbol Txapelketako jardunaldiak jokatuko dituzte asteburuan. Larunbatean eskolartekoak ariko dira jokoan, bi txandatan banatuta: 10:00­etan eta 11:00etan. Igandean, helduak ariko dira lehian, 10:30­etik aurrera; emakumeek 8. jardunaldia izango dute, eta gizonezkoek ligako final-laurdenak

Helduen 74. Hondartzako Futbol Txapelketa

Gizonezkoen Ligako final laurdenak
1. Kosta hortz klinika - Euskalduna futbol taldea
2. Asti pinturak - Salegi taberna
3. Ulacia bidaiak - Asergroup

Emakumezkoen 10. jardunaldia
4. Kebidek - Katixa
5. Sakana taberna - Kupela taberna
6. Lukas ardotegia - Balearri Elkano arraindegia

Joko eremuaren markaketa, 09:30ean, Sakana tabernak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide