Aialako jokalariek porrota jaso zuten etxean, talde kanariarrak 19-26ko markagailuarekin menderatu baitzituen. Norgehiagoka osoan zehar aurretik izan zen kanpoko taldea. Zarauztarrak atzetik estutzen ahalegundu ziren, baina azken minutuetan eskuetatik ihes egin eta zapi goleko aldearekin amaitu zuten partida. Amenabarreko mutilak, berriz, aurretik izan ziren markagailuan partida guztian zehar Madrilen. Amaieran aldea estutzen joan bazen ere, azkenean, 22-23ko markagailuarekin amaitu zen norgehiagoka.
Asteburu honetan, ligan lehenengo doan Bartzelonaren aurka lehiatuko dira Amenabarreko mutilak etxean, Aritzbatalde kiroldegian. Norgehiagoka larunbatean izango da, 19:30etik aurrera. Aialakoek, Ermuan izango dute partida, 18:30ean, Errotabarriren aurka.