Aurtengo urterako berrikuntzak aurreikusi ditu Zurekin ostalari elkarteak

Zarauzko Hitza 2018ko martxoaren 15a

Aurreko urteko txakolin eguneko irudi bat. (Amaia Ventas)

Martxoaren 7an egindako batzar orokorrean aurreko urteko ekitaldiak gogoratu eta etorkizuneko helburuak azaldu zituzten.

Urtean zehar ekitaldiak antolatzeaz, elkartekideentzat onuragarriak diren ikastaroak eskaintzeaz eta organismo publikoen aurrean bazkideei babesa eskaintzeaz arduratzen da Zurekin ostalaritza elkartea. Aurreko asteazkenean, martxoaren 7an, batzar orokorra ospatu zuten, eta bertan, 2017an antolatu zituzten hainbat ekitaldi ekarri zituzten gogora: Sagardo eguna, txakolin, eguna, ordo eguna... Beste hainbat ekitaldiren antolamenduan ere kolaboratu izan dute, hala nola, munduko surf txapelketan edo inauterietako mozorro lehiaketan.

Aurtengo urteari begira, prebentzio plan berrian parte hartuko dutela azpimarratu zuten. Elkartearen irudia indartzeko eta bazkide kopurua handitzeko ahaleginetan ere zentratuko dira; herriko zenbait kirol instalakuntzetan publizitate plakak jarriko dituzte eta etorkizunean pintxo poterako banderolak egitea dute helburu.

Herriko hainbat establezimendu dira Zurekin ostalaritza elkarteko kide, eta informazio gehiagorako edo alta emateko, zurekinostalarienelkartea@gmail.com helbidera idatzita edo 688614473 telefonora deitu behar da.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide