Juanjo Berazierto hirugarren Beasaingo lasterketan

Zarauzko Hitza 2018ko martxoaren 12a

Juanjo Berazierto, eskuinean.

Herri lasterketa jokatu zuten atzo Beasainen, eta 7 kilometroko proba motzean, gizonezkoetan, hirugarren sailkatu zen A 3 el km taldeko Juanjo Berazierto, 23:28ko denborarekin. Lehena Mikel Etxamendi izan zen, eta bigarren Aitor Regillaga. Ibai Berazierto anaiak seigarren postuan amaitu zuen; Imanol Uranga, berriz, zazpigarren.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide