Zarauzko Parrokiak webgunea dauka

Zarauzko Hitza 2018ko martxoaren 9a

Zarauzko kristauek badute Parrokiari buruzko informazioa aurkitzeko tresna berria. Bestalde, datorren astean Ezkontza Aurreko Topaketak egingo dituzte elizaz ezkondu nahi duten bikoteekin.

Zarauzko Parrokiak webgunea sortu du, eta dagoeneko martxan dago. Kristauek hainbat informazio aurkituko dute bertan. Esaterako, zein diren meza ordutegiak, harremanetarako telefono zenbaki bat, Parrokiako arduradunaren eta laguntzaileen izen-abizenak, eta abar.

Elizarekin lotutako albisteen txokoa ere badu zarauzkoparrokia.org webguneak.

Ezkontza Aurreko Topaketak

Bestalde, aurten ere Ezkontza Aurreko Topaketak antolatu dituzte elizaz ezkontzen diren bikoteentzat.  Martxoaren 13tik 16rako astean elkartuko dira Santa Maria Parrokian (asteartetik ostiralera, 20:30ean). "Bertan beste bikote batzuekin hitz eginez, ezkontzarako prestatzeko aukera izango da", azaldu dute Parrokiatik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide