Aitaren Egunaren harira, Murkil dendarien elkarteak kanpaina egingo du martxoaren 10etik 18ra. Batetik, bezeroek zozketa batean hartuko dute parte erosketa bat egindako bakoitzean. Bi pertsonentzako hiru afari eta gorputzerako hiru tratamendu zozkatuko ditu dendarien elkarteak.
Bestetik, elkarteko fideltasun txartelarekin ordaintzen duenak beste zozketa batean hartuko du parte. Izan ere, saltokietako datafonoek ausaz aukeratuko dituzte zenbait erosketa, eta horiek ez dituzte ordaindu beharko bezeroek. Erosketa doan atera daiteke, beraz.