Gaur, Martxoak 8, Emakumearen Nazioarteko Egunean, Zumaia, Getaria, Zarautz, Orio eta Aiako ikastetxe eta udal guztiok bat egin dute emakume eta gizonen arteko parekotasuna aldarrikatzeko. Zarautzen Musika Plazan elkartu dira, eta Xabier Txurruka alkateak eta Parekidetasun zinegotzi Gloria Vazquezen harreraren ondoren, kalejira egin dute Alde Zaharrean. Ekitaldia manifestu bat irakurriz eta hiru bertso abestuz biribildu dute.