nazioarteko emakumeen grebarako deialdia zabaldu zuten.
Aurtengo martxoaren 8an, EMAKUMEOK PLANTO - NOSOTRAS PARAMOS aldarriarekin bat egin nahi dugu guk, eta, horrela, bizi garen sistema kapitalista, eta heteropatriarkala salatu nahi dugu.
Besteak beste:
- Emakumeoi gehien eragiten diguten sektoreen aurrekontuetan egiten diren murrizketak: osasun sisteman, gizarte zerbitzuetan eta hezkuntzan.
- Krisia areagotzen duen ustelkeria.
- Emakumeoi eskubide osoak aitortzen ez dizkigun justizia patriarkala.
- Gure eskubideen murrizketak eta errepresio larria.
Horrela, eskubideen eta bizi-baldintzen erabateko berdintasuna eta gure aniztasuna onartzea exijitzen dugu.
Hortaz, martxoaren 8an nazioarteko grebarako deialdia zabaltzen dugu, lan, ikasketa, zaintza eta kontsumo esparruetan. Emakumeei deia egiten diegu M-8ko greban parte har dezaten, bakoitzak ahal duen neurrian.
Eta, bukatzeko, galdera bat egin nahi genuke: Emakumeok egiten dugun guztia egingo ez bagenu, zer gertatuko litzateke?
Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide