Inaxio Uria 'Isasti'-ren esker bertsoak

Zarauzko Hitza 2018ko martxoaren 6a

Hemen Inaxio Uria 'Isasti'-k bidalitako esker bertsoak, eskaera eta guzti.

Inaxio “Isasti”(2018-III-01)
Doinua:”Asto baten gainean”

-1-
Zuretzako dijoa
oraingo gutuna
Ezer baino lehenago
esan nahi duguna
da guretzat zarela
maitea,kutuna
Zergatikan zehazki?
Horra erantzuna
Ongarria delako
egiten duzuna

-2-
Eskertu nahi dizugu
zure lan jarrera
Zuk konpontzen baituzu
esate batera
Guk behar dugun ura
ekarriz etxera
Gure edan beharra
guztiz asetzera
Zure laguntzik gabe
gindoaz gain behera


-3-
Zinez nabari dira
zure lanen trazak
Txukunduaz atari
soro ta baratzak
Ondoren babestuaz
beraien urratsak
Koloretsu mantenduz
Oso aberatsak
Noizbehinka tartekatuz
jasanaldi latzak

-4-
Desberdina izan da
orain itzulia
zu azaldu baitzara
hotz eta zuria
Erabat moteldua
Nekez isuria
Hartu behar zenduke
atseden zubia
Hil honetan lasaitu
mesedez euria!!!

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide