Uxue Alkorta Gipuzkoako Eskolarteko finalerako sailkatu da

Zarauzko Hitza 2018ko martxoaren 5a

Orioko kanporaketako parte hartzaileak. (Karkara)

Ostiralean jokatu zen Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari txapelketako hirugarren kanporaketa, Orioko Aldapa Elkartean.

Ostiral iluntzean jokatu zen Orioko Aldapa elkartean Gipuzkoako Eskolarteko hirugarren kanporaketa. Josu Ibarguren, Aimar Sorazu, Igauri Lopetegi, Uxue Alkorta eta Itziar Mendia aritu ziren bertsotan, 90 entzuleren aurrean. Alkorta zarauztarrak lortu zuen apirilaren 20an Lasturren jokatuko den finalean sailkatzea. Hurrengo  kanporaketa martxoaren 9an, ostiralean, jokatuko da Ereñotzuko Ur Mia Elkartean. Bertan izango dira Aner Peritz zarauztarra eta Julene Iturbe azkoitiarra, Kepa Galparsororekin, Oihana Aranarekin eta Ekain Tolaretxipirekin oholtza gainean. Bertso afarirako txartelak www.bertsosarrerak.eus webgunean erosi ahal izango dira, ostegun eguerdia bitartean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide