Araitz bailarara goiz buelta egingo du Pagoetak datorren igandean

Zarauzko Hitza 2018ko martxoaren 5a

Malkorraundi

Arriben hasiko dute mendi buelta, eta Santa Barbara baseliza ikusteko aukera izango dute besteak beste. Izena emateko azken eguna ostirala da.

Pagoeta Mendizale Elkartekoek Nafarroara egingo dute ibilaldia datorren igandean, martxoak 11. Beti bezala, Agoueseneko biribilgunetik aterako dira, 07:30ean. Goiz buelta egiteko asmoa dute, eta parte hartu nahi duenak ostirala du izena emateko azken eguna, Mendizabal kinkila dendan.

Arriben hasiko dute txangoa, eta Artzubiaga sakanean gora egingo dute. Elosta gailurrera igo, eta handik lepora jaitsi ondoren, Malkorraundi gailurrera joango dira. Santa Barbara baseliza ikusiko dute han. "Garai batean Gorritiko gaztelua zegoen gain horretan. Klabea izan zen 1323ko Beotibarko gudan", azaldu dute Pagoetakoek. Handik berriz Arribera jaitsita amaituko dute ibilaldia.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide