Erabakita geratu dira plaieroetan Ligako eta Kopako taldeak

Zarauzko Hitza 2018ko martxoaren 4a

Indaux taldea lehen postuan sailkatu da txapelketako lehen fasean (Aritz Mutiozabal).

74. Hondartzako Futbol Txapelketako jardunaldi berri bat jokatu dute gaur eguerdian; gizonezkoentzako hamaikagarrena izan da, eta emakumezkoentzat, berriz, bederatzigarrena. Gainera, gizonezkoen hasierako fasea bukatu egin da, eta orain Liga eta Kopako kanporaketekin hasiko dira.

EMAITZAK

Gizonezkoen 11. jardunaldia
1. Kosta hortz klinika - Kutixi artisau izozkiak 4-3
2. Kirkilla Enea jatetxea - Ulacia bidaiak 1-3
3. Indaux - Euskalduna futbol taldea 1-4
4. Arrano taberna - Asergroup 1-1
5. Talai Mendi kanpiña - Salegi taberna 1-3


Emakumezkoen 9. jardunaldia
6. Kupela taberna - Kebidek 3-2
7. Balearri Elkano arraindegia - Sakana taberna 2-4
8. Katixa - Lukas ardotegia 4-3

 

GIZONEZKOEN HURRENGO KANPORAKETAK

Ligako final-laurdenak. Martxoaren 18an, 10:30ean.
1. multzoa
Indaux (1.) - zuzenean finalerdietara sailkatuta
Kosta hortz klinika (4.) - Euskalduna futbol taldea (5.)

2. multzoa
Asti pinturak (2.) - Salegi taberna (7.)
Ulacia bidaiak (3.) - Asergroup (6.)

Kopako finalerdiak. Apirilaren 15ean, 10:30ean.
Talai Mendi kanpiña (8.) - Kutixi artisau izozkiak (11.)
Arrano taberna (9.) - Kirkilla Enea jatetxea (10.)

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide