Alde nabarmenarekin irabazi du Oihana Azkorbebeitia abadiñoarrak Orioko 8. Mendi Lasterketa, emakumezkoetan. Bere denbora 02:07:41koa izan da, eta bigarren sailkatuari, Vanessa Pelaez andoaindarrari, hamar minutu atera dizkio. Zarauzko bizilagun Nerea Amilibia aiarra izan da hirugarren; irabazlearengandik 17 minutura zeharkatu du helmuga, pozez gainezka.