Pentsio duinak lortzeko lanean jarduten duen elkarte, kolektibo eta norbanakoez osatutako Zarauzko Jubilatu eta Pentsionisten Plataformak elkarretaratzea deitu dugu hurrengo astelehenerako, martxoaren 5erako. Udaletxe aurrean izango da, Lege Zaharren enparantzan, 12:00etan, eta bertaratzera animatu nah dituzte jubilatu eta pentsionista guztiak.