Musika eskolako piano jotzaileak Andoaingo Jaialdian izan dira

Zarauzko Hitza 2018ko otsailaren 28a

Aurreko asteburuan ospatu zuten Andoaingo Piano Jaialdiaren 13. edizioa Bastero Kulturgunean. Bertan Imanol Urbieta Musika eskolako piano jotzaile batzuk izan ziren eta guztira 18 diploma eta domina ekarri zituzten etxera.  Bestalde, Maddi Arrillaga, Laida Beobide, Eneko Eizagirre eta Lide Quintano ikasleek epaimahaiaren aipamen berezia jaso zuten.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide