Hondakinak biltzeko zerbitzuak bertan behera utzi dituzte elurteagatik

Zarauzko Hitza 2018ko otsailaren 28a

Edukiontziak elurtuta (Aritz Mutiozabal)

Urola Kostako Udal Elkarteak azaldu du errepideak garbitu ahal berriro martxan jarriko dutela bilketa. Bien bitartean, hondakinik ez ateratzeko eskatu diete herritarrei.

Elurtea dela eta, gaur (otsailak 28) hondakinak biltzeko zerbitzuak bertan behera geratu direla jakinarazi du Urola Kostako Udal Elkarteak. Beraz, ez dute kaleko edukiontzien eta establezimendu nahiz enpresen puntuz puntuko bilketarik egingo. Errepideak garbitzen joan ahala, hondakinak biltzeko zerbitzuak ere martxan jartzen espero dute.

Hori dela eta, egoera honen aurrean, herritarrei eskatu diete ahal dela gaur hondakinik ez ateratzeko edukiontzietara. Bestalde, Zarauzko garbigunea zabalik dago une honetan, baina Aiako eta Zumaiako garbiguneak itxita. Errepideen egoerak onera egin ahala zabalduko dituztela ohartarazi dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide