Elurtea Zarautzen

Errepidean sorrarazi du arazo gehien elurteak

Zarauzko Hitza 2018ko ots. 28a, 09:50

Herria zuri-zuri esnatu da. (Aritz Mutiozabal)

Elur geruza lodi baten azpian esnatu da gaur goizean herria, eta elurra mara-mara egiten jarraitzen du. Kaleetan, batez ere, hainbat biribilgunetan Ertzaintzaren agenteak nahiz udaltzainak daude, eta brigadako langileak ere lanean ari dira espaloietako eta errepidetako elurra kentzen. Babes Zibilak ohartarazi du arazo asko dagoela errepideetan, eta beharrezkoa ez bada, ez erabiltzeko autoa. Garraiobide publikoak ere atzerapenekin dabiltza.

Udaletxean dei asko jasotzen ari dira gaur goizean, eta askok galdetu dute ea ikastetxeak zabalik ala itxita egongo ziren, haur txikienen gurasoek batik bat. Baina udaleko langileek esan dute ikastetxe bakoitza ari dela erabakitzen ireki ala ez. Orokieta eskola publikoa, esaterako, zabalik da. Salbatore Mitxelena Ikastolan, berriz, eskolarik ez dute emango gaur. Irakasle batzuk oraindik ezin iritsita daude, eta haur gutxi joan da ikastetxera. Antoniano ikastetxean ere antzera dabiltza. Ikastetxea zabalik dago, baina gutxieneko zerbitzuak ari da eskaintzen. La Salle ikastetxean ere gutxieneko zerbitzuak ari dira eskaintzen. Gainera, oinez bakarrik joan ahal izan dute ikastetxera irakasle eta ikasleek.

Erlazionatuak

Irudietan: Zarautz elur azpian (1)

Aritz Mutiozabal 2018 ots 28 Zarautz

Irudietan: Zarautz elur azpian (2)

Zarauzko Hitza 2018 ots 28 Zarautz

Bideoa: Zarautz elurtuta esnatu da

Zarauzko Hitza 2018 ots 28 Zarautz

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide