Aialaren garaipena eta Amenabarren porrota

Zarauzko Hitza 2018ko otsailaren 27a

Anne Artola Kukullagaren aurkako partidako jaurtiketa batean. (Luis Epelde)

Zarauzko eskubaloiko neskek 25-20 irabazi zuten Kukullagaren aurka. Mutilek, berriz, 30-27 galdu zuten Villa Arandarekin izan zuten norgehiagoka.

Oso berdindua izan zen larunbateko Aritzbataldeko norgehiagoka. Ia lehen zati osoan atzetik izan zen Aiala, baina oso alde txikiarekin. 30. minutuan 11na berdinduta joan ziren jokalariak aldageletara. Bigarren zatia ere oso berdinduta hasi bazen ere, buelta eman zioten egoerari zarauztarrek, eta Kukullagakoak zatiaren erdialdetik aurrera atzetik izan ziren. Azkenik, 25-20ko markagailuarekin gailendu ziren zarauztarrak.

Amenabarri dagokionean, oso bestelakoa izan zen zarauztarren ibilbidea partiduan zehar. Gutxigatik bada ere, aurretik izan ziren lehen zati osoan zehar, baina atsedenaldira 14-14 berdinduta heldu ziren. Bigarren zatian, berriz, Villa Arandakoak izan ziren aurretik jarri zirenak, eta aldea handia ez bazen ere, zarauztarrek ez zuten lortu 60. minuturako etxeko taldea harrapatzea. Hala, 30-27koa izan zen azken emaitza.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide