Ulacia Gruporen porrota etxean

Zarauzko Hitza 2018ko otsailaren 27a

Ulacia Grupokoak igandeko partidan entrenatzailearen jarraibideei adi Aritzbatalde Kiroldegian

Ordiziarrak aurrean zituztela, 61-70ko markagailuarekin galdu zuten igandean Iker Jimenezen mutilek 12. aldiz jarraian.

Lehenengo minutuetan baxu mantendu zen markagailua, eta pixkanaka bi taldeak motorrak berotzen joan baziren ere, 9-14 bukatu zen lehen laurdena. Bigarren laurdenean, goierritarrek kanpoko jokalarien barneraketarekin min egin zioten etxeko taldeari, eta 10 puntuko abantaila hartu ahal izan zuten aldagelara joan aurretik. 

Hurrengo laurdenetan berdinduago ibili ziren, baina zarauztarrek ezin izan zuten beste partida batzuetan jartzen duten erritmo bizia ezarri, beraz, kanpoko jokalarien ekarpena hirukoetara mugatu zen orokorrean. Barneko jokoari dagokionez, beren puntuak sartzeko kokatutako defentsaren aurkako erasoan egin behar izan zuten lan jokalariek. Lasterka egiteko aukera gutxi izan zuten. Hala, 61-70 irabazi zuten ordiziarrek.

Igandean, Torrelavegara

Hurrengo igandean, martxoaren 4an, Torrelavegara (Kantabria) joango dira zarauztarrak, azken sailkatuaren kontra jokatzera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide