II. Arropa eta Osagarrien Moda Desfilearen antolaketarako bilera deialdia

Zarauzko Hitza 2018ko otsailaren 27a

2017ko arropa eta osagarrien moda desfilea

Bertako merkatariei zuzendutako bilera antolatu dute biharko, otsailak 28, 15:00etan Etxezabalan.

Joan den urtean Zarauzko Udalak eta Murkil Zarauzko Merkatari Elkarteak elkarlanean antolatutako Arropa eta Osagarrien Moda Desfileak izandako arrakasta ikusita, aurten ere desfilearen bigarren edizioa antolatzeko asmoa dutela jakinarazi dute.

Horretarako, bilera antolatu dute asteazkenerako otsailaren 28rako, 15:00etan, Etxezabalan. Herriko merkatari guztiei zabaldu diete parte hartzeko aukera, baita desfilearen antolaketan jarduteko ere. Edozein zalantza izanez gero, eta informazioa osatzeko asmoz, merkataritza bulegora jo (Zarautz Lur bulegoa, Salegi kalea 14) edo 943005129 telefono zenbakira deitu dezakete interesatuek.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide