Inaxio 'Isasti'-ren bertsoak Espainiari buruz

Zarauzko Hitza 2018ko otsailaren 27a

Inaxio 'Isasti'-k honako bertso hauek bidali dizkigu Marta Sanchezek aurreko astean Espainiako ereserkiari jarritako letraren harira. 

Doinua:
“Espainiako ereserkia”

-1-
Begira Espainia
Nagusi izan zinan
azken mendeetan
hainbat lurraldeetan
Indarkeria erabiliz
beti lapurretan
hemen ta ameriketan (bis)

-2-
Gaur oraindik
menpean dituzun
azken nazioetan
Bortitz urraketan
eskubideak murriztuz
arlo guztietan
Lotsagarria benetan!!!(bis)

-3-
Errespetu
guztia galtzen zoaz
arineketan
Zuretzat kaltetan
Norabidea galduta
Joera horretan
laister zara azkenetan (bis)

Inaxio “Isasti” (2018-II-25)

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide