Pagoeta Mendi Lasterketak Zarauzko Triatloiko dortsal bat zozkatuko du

Zarauzko Hitza 2018ko otsailaren 27a

Iazko Pagoeta Mendi Lasterketa (Aritz Mutiozabal).

Zozketa martxoaren 5ean izango da, ordura arte ibilbide luzean izena ematen dutenen artean.

Aurreko urteetako lankidetza harremana berrituz, Zarauzko Triatloiak dortsal bat utzi du Pagoeta Mendi Lasterketaren eskutan, zozketa bidez eskaini dezan.

Zozketa martxoaren 5ean izango da, eta bertan parte hartzeko Pagoeta Mendi Lasterketako ibilbide luzean (21 km) izena eman beharko da, zozketaren eguna baino lehen. Izena www.kirolprobak.com webgunean eman behar da, eta galdetegia erantzuterakoan adierazi behar da zozketan parte hartzeko nahia.

Zozketa egin ondoren, irabazleak apirilaren 29an izango den Pagoeta Mendi Lasterketako helmugan izango du zain Triatloiaren dortsala. Informazio gehiagorako, Mendi Lasterketaren facebooka edo webgunea kontsultatu.

Erlazionatuak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide